XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erri maitale aundia bezela, erriko auzi ta arazo guztiak, arduraz aztertzen dakian idazlea dezu.

Erri maitasunak bultzatu zuan, ezbairik gabe, idazkintzara.

Entzun berari:

Jakinduri mailla guztietako albisteak atsegin zitzaizkion: Euskalerri'ko istori ta lege, oitura ta ekanduak... eta kirol mundua, batez ere.

Eta lur goxo, xamur eta onean erortzen dan asi onak, fruitu onak ematen dituan bezela, gure idazle gaztearen biotz barrenean erne ta eldu dan jakin zaletasunak ere, bere fruitu onak eman eta zabaltzen asi da.

Idazlanak Orra, Jesus Mari Beristain idazlearen lenengo liburua: a)Pequeña historia de un pueblo noble y leal: Azkoiti Donostia'n, 1970'gn urtean, Aurrezki Kutxa Munizipalak antolatutako Pueblos de Guipúzcoa izeneko literatura leiaketan, lenengo saria irabazitako liburua dezu.

b) Azkoitia cuna de pelotaris Orra, 1974'gn urtean, pilota jokuaren omenez, argitaratutako bigarren liburua.

Gure erriko pilota-joku ta pilotarien istorioa dezu.

Eta oraindik, idazkera alorrean, Beristain idazleak, azken itzik esan duanik, etzaigu iruditzen.